Irailean zabalduko dute Olaizagako igerileku berria

Barren.eus 2021ko eka. 17a, 10:14

Olaizaga kiroldegiko igerileku berriaren azken lanak uztailean amaituko dituztela aurreratu du Elgoibarko Udalak. Abuztuan igerilekua bete eta probak egingo dituzte, eta ondo bidean, irailean zabalduko dute igerilekua.

Guztira 3.221.594,29 euroko inbertsioa egin du Udalak, BEZ kanpo. Igerileku berriak, 25m. luze eta 16.50m. zabal eta 8 kale izango ditu. Batez beste, 1,6 metro eta 1,8 metroko altuera hartuko du urak, eta edukiera 720 metro kubikokoa izango da.

Igerilekuaz gain, egungo aldagelak berritu eta beste bi aldagela, aldagela egokituak, komunak eta botikina ere egin dituzte.
Barne instalazioekin batera, ingurua ere berrantolatu dute, igerilekuaren zabalpen berriaren teilatuan aparkaleku berri bat eginez: 42 plaza izango ditu, horietako bi ezgaitasuna duten pertsonentzako. Lehen solariuma egon zen lekuan eguzki plakak jartzen ere ari dira.

Ane Beitia alkateak esan du “anbizio handiko” proiektua izan dela hau: “herriko kirol eskaintza hobetzeko igerileku berria eraiki dugu, egungo eskarira eta irisgarritasun, kirol, genero eta abarretako esparruetan dauden arauetara egokitutakoa, Elgoibarrek eta elgoibartarrek kalitatezko azpiegiturak izan ditzaten eta herritar orok kirola egiteko aukera bermatua izan dezan”. Elgoibarren 18 kirol elkarte daude, eta 300 ikasle baino gehiago dituzte inskribatuta. Udal instalazioek 3.500 pertsona abonatu baino gehiago dituzte eta urteko 100.000 erabilpen baino gehiago.

Udal agintariek eta arkitektoak obrak nola doazen erakusteko bisita gidatua egin diete gaur kazetariei. Hona, irudietan:

2021 06 17 igerileku berria olaizaga obrak elgoibar barren 2

2021 06 17 igerileku berria olaizaga obrak elgoibar barren goitik

2021 06 17 igerileku berria olaizaga obrak elgoibar barren goitik zatituta

2021 06 17 igerileku berria olaizaga elgoibar obrak agintariak pasilloa

2021 06 17 igerileku berria olaizaga elgoibar obrak zaharra pasoa non

2021 06 17 igerileku berria obrak aldagelak

2021 06 17 igerileku berria olaizaga elgoibar obrak aparkalekua

2021 06 17 igerileku berria olaizaga elgoibar obrak plakak solarium

 

∞Lotura duten albisteak: