Mintxeta inguruan bederatzi kale-argi berri ipini dituzte

Barren.eus 2021ko mar. 29a, 11:42

Mintxetako kirol gunearen inguruan dagoen pasealekuan bederatzi farola berri ipini dituzte, inguru horretako argitasuna hobetzeko.

LED teknologiadun bederatzi argi puntu berri ipini ditu Elgoibarko Udalak Mintxeta inguruan egin dituen argiteria hobetzeko lanetan. Hiru metroko farolak ipini dituzte, 26Wkoak. Kale-argi berriek eta horiek bere lekuan ipintzeko lanek 3.500 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izan dute. Lehen ere bazeuden farola batzuek, baina horien argia ez zen nahikoa Mintxeta inguratzen duen pasealekuko gune guztiak argitzeko.

2021 03 29 farola berriak mintxeta elgoibar barren 1