Aldaketak izango dira bihar Mendaroko Azpilgoetako auzoko trafikoan

Barren.eus 2020ko abe. 13a, 19:40

Mendaroko Udaletik jakinarazi dute Azpilgoetako urbanizazio obrak direla-eta, bihartik (abenduak 14) aurrera, moztu egingo dutela Azpilgoeta kaleko zati eta trafikoa Alderdi Eder kaletik bideratuko dutela. Horrez gain, zabor-edukiontziak Alderdi Eder kalean kokatuko dituzte, aldi baterako.

 

2020 12 13 Azpilgoetako mapa

Urriaren 5ean hasi zituzten obrak eta otsailerako dituzte amaitzekoak, ondo bidean. Lizitazio publikoa irabazi eta gero, Egurki enpresa ari da lanak egiten. Lau hilabeteko epea dute lanak gauzatzeko.Berrurbanizatze proiektuaren ardatza pertsona ororentzako irisgarritasuna bermatzea dela nabarmendu dute Udal arduradunek; beraz, eremu osoa maila berean jarriko dute, espaloiak jaitsiz, mailak eta beste elementu batzuk kenduz.