Odol ateratzeak egingo dituzte gaur, hilak 1, Mendaron

Barren.eus 2022ko uzt. 1a, 09:36
 
Urte sasoi honetan odol emaile gutxiago izaten dira. Urtero gertatzen da uda sasoian, opor giroa hasten denean. Hala ere, odol premia ez da apaltzen, ospitaleetako jardunak berdin-berdin jarraitzen duelako. Horregatik, dei berezia egin diete Odol Emaileen Elkartetik herritarrei, eta gaur odola ematera gerturatzeko eskatu diete. Eguerdira arte egongo dira txandak banatzen elkartekoak. Horretarako, 747440060 telefono zenbakira deitu behar da. Odol ateratzeak beharrezko diren osasun neurri guztiak hartuta egingo direla nabarmendu dute, eta lasai gerturatzeko esan diete herritarrei.