Osasun Sailak kasu positibo bat baieztatu du Mendaron atzo egindako probetan eta bat ere ez Elgoibarren

Barren.eus 2021ko mar. 3a, 14:36

Izurritearen gaineko datuak eguneratu ditu Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta horien arabera, azken 24 orduetan positibo bat atzeman dute Mendaron, eta ez dute positiborik zenbatu Elgoibarren.

Osasun Sailak azken astean hildakoen berri eman du gaur, eguaztenero egiten duen moduan. Koronabirusaen eraginez 51 lagun hil dira azken astean, otsailaren 22tik 28ra bitartean. 2020ko martxotik hona 4.861 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian.

Atzemandako positiboei dagokionez, Debabarrena eskualdean 20 positibo atzeman zituzten atzo, astelehenean baino bost gutxiago. Eibarren 11 atzeman zituzten, hiruna kasu Ermuan eta Deban, bi kasu Mallabian eta bakarra Mendaron (189,13). Elgoibarren, 155,98an dago intzidentzia-tasa, eta zuten positibo berririk detektatu; ezta Mutrikun eta Soraluzen ere.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, "moteldu" egin da birusaren transmisioan azken asteetan nabaritu duten beheranzko joera. 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako intzidentzia tasa metatua moteldu egin da hiru lurraldeetan. Gipuzkoan esaterako, 189koa da.

 

∞Lotura duten albisteak: