Zazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Debabarrenean

Barren.eus 2020ko api. 22a, 15:56

Bi egunean segidan koronabirus kasu berririk atzeman gabe egon eta gero, zazpi kasu berri atzeman zituzten atzokoan Debabarrena eskualdean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datu eguneratuen arabera, zazpi koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Debabarrenean, horietako bost Eibarren eta bana Soraluzen eta Ermuan. 

Ospitaletan 66 lagun daude Covid-19arekin ingresatuta, 51 Eibarko ospitalean, eta 15 Mendaro Ospitalean. Hortaz, ospitaleratuak atzo baino 1 gehiago dira.

Herriz herri jasotako datuak (metatuak):

  • Eibar 193
  • Ermua 155
  • Elgoibar 36
  • Mutriku 10
  • Soraluze 11
  • Deba 6
  • Mendaro 3
  • Mallabia 1
  • DEBABARRENA: 415