Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 26 lapurretasaiakeraLapurreta saiakera izan da gaur goizean, 11:00ak inguruan, Bernardo Ezenarro kaleko Eroski supermerkatuan. Gizonezko bat jeneroa lapurtzen saiatu da, baina dendako langileek aurre egin diote eta ez du ezer eramaterik lortu. Ernegatuta, dendako sarrerako beira kolpatu eta apurtu du. Honakoa ez da antzerako kasu bakarra, joan den barixakutik zapaturako gauean Arriaga auzoko Kaxeta elkartean ere sartu baitziren lapurrak.

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, janaria osten saiatu da gizonezko bat, gaur goizean, Eroski supermerkatuan. Dendako behargiñek, baina, aurre egin diote eta ez diote ordaindu gabeko jeneroa dendatik ateratzen laga. Dirudienez, nahi zuena lortu ez duela ikusita, sarrerako beirazko atea kolpatu du indarrez eta kalteak eragin dizkio. Elgoibarko udaltzainek susmagarriaren deskripzioarekin bat egiten zuen gizonezko bat atxilotu dute handik gutxira, eskuan lapurretak egiteko erabili ohi diren burdin zatia soinean zuela. Udaltzainek susmagarria identifikatu, Ertzaintzari deitu, eta Eibarko epailearen eskuetan laga dute. 

2015 02 26 lapurretasaiakerad

• Lapurreta, Kaxeta elkartean

 Barixakutik zapaturako gauean gertatu zen lapurreta Arriaga auzoko Kaxeta elkartean. Lapurrak indarrez sartu ziren Kaxetara, ateetako bateko zarraila behartuta. Elkarteko bi telebista eta ordenagailua eraman zituzten, eta baita jatekoa eta edana ere. Elkarte barruko bi ate ere behartu zituzten, eta bulegoan ere sartu ziren, ustez diru bila. Dirurik ez zuten, baina, elkartean. Hala ere, bulegoko paper guztiak astindu eta hankaz gora utzi zuten dena, elkartekideen esanetan.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza