Angel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldia egingo dute Mendaron

Barren.eus 2016ko aza. 16a, 12:02

Angel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldian parte hartzera deitu du herritar talde batek Mendaron abenduaren 4rako.

Angel Bazterretxeak joan zen azaroaren 6an hartu zuen erretiroa, 54 urtez Mendaroko abade izan ostean, eta urte horietan guztietan herriaren alde egin duen guztia eskertu nahi diote herritarrek. Talde argazkia atera nahi dute Herriko Enparantzan, eta 13:00etarako jarri dute ordua.