28.550 euroko dirulaguntza emango dio Mendaroko Udalak Elgoibarko Izarrari, 2019ko hainbat egitasmo gauzatzeko

Barren.eus 2019ko eka. 11a, 10:30

Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak 2019rako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren arabera, 28.550 euroko dirulaguntza emango dio Udalak elkarteari, aurtengorako dituzten hainbat egitasmori laguntzeko.

Mendaroko Udaleko Euskara Sailetik bideratu dute laguntza. 14.550 euro BARREN astekariari emango dizkio, eta 14.000 euro Atxutxiamaikari, udako oporraldiko udalekuak antolatzeagatik. Sonia Garcia Mendaroko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak hartu dute parte, gaur goizean udaletxean egin duten sinadura ekitaldian. Elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari, eta aurrerantzean ere lankidentzan jarraitzeko bideak ematearen alde agertu dira.

∞Lotura duten albisteak: