Hutsik dagoen etxe batek su hartu du Errosario kalean

Barren.eus 2021ko mai. 17a, 10:34

Suak ikara ekarri du berriro ere Errosario kalera. Seigarren zenbakiko etxebizitzan piztu da sua oraingoan, 2018an su hartu zuen etxebiiztza zegoen ondoko etxean, hain justu ere.

Zorionez hutsik zegoen 10:00ak inguruan su hartu duen eraikina, behera bota eta etxe berriak egiteko asmoa baitute. Hain zuzen, langileak ari ziren lanean une horretan. Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, etxebizitzaren euskarrietan burutzen ari ziren soldadura lanen ondorioz piztu da sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu baitute. Su-itzalgailuak erabilita ez diote suari indar gehiegirik hartzen laga, eta suhiltzaileek egoera kontrolpean hartu dute gero. 10:45 alderako itzalita zuten sua. Inguruko etxebizitzetako bizilagunak irtenarazi dituzte eta Errosario kalea itxi behar izan dute suhiltzaileek lan egin dezaten. Udaletik zehaztu dute kalte materialak bakarrik eragin dituela suak, eta horiek su hartu duen eraikinera mugatu direla.

Elgoibarko Udalak eraisketa lanak burutzeko lizentzia emana zion jabegoari, behin horiek gauzatuta, 4 eta 6 zenbakietako etxebizitzen berreraikitze lanak egiteko.

Orain orubea dago, baina ondoan zegoen eraikinak su hartu zuen 2018ko irailaren 22an. Hiru etxebizitza hondatu zituen suteak eta etxea behera bota behar izan zuten gero.

Sare sozialetatik jasotako bideo txatalekin osatutako honako bideoan ikus daiteke suak hartu duen indarra eta sortu duen ketza.

 2021 05 17 sutea errosario elgoibar teilatuak

2021 05 17 suhiltzaileak sutea errosario pM urruzunotik ketza

2021 05 17 suhiltzaileak sutea errosario barren

2021 05 17 suhiltzaileak sutea errosario barren b1

∞Lotura duten albisteak: