Hogei bat nekazaritzako ibilgailuri egin zieten azterketa teknikoa Mintxetan

Barren.eus 2021ko api. 25a, 14:07

Irudi bitxia laga zuen joan den barikuan Mintxetan egin zuten nekazaritzarako ibilgailuen aldian behingo azterketa teknikoak (AIT-ITV), era eta tamaina guztietako traktoreek eta remolkeek hartu baitzuten Mintxetako aparkalekua.

Gainerako ibilgailuek moduan, nekazaritzako ibilgailuek ere aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Mintxetako aparkalekura etorri zen joan den barikuan, eskualdean herriz herri egiten ari diren azterketen barruan. Mendaron ere egon ziren, joan den apirilaren 21ean. Arduradunek jakinarazi dutenez hogei bat ibilgailu gerturatu ziren goizean zehar Mintxetara. Traktoreak goitik behera aztertu zituzten Ita Asua enpresako teknikariek: balaztak, direkzioa, pneumatikoak, suspentsioa, motorra, egindako berrikuntzak, kanpoko eta barruko argiztapena, e.a.

2021 04 23 ITV traktoreei mintxeta elgoibar barren

2021 04 23 ITV traktoreei mintxeta elgoibar 2

2021 04 23 ITV traktoreei mintxeta elgoibar 3

2021 04 23 ITV traktoreei mintxeta elgoibar 4

2021 04 23 ITV traktoreei mintxeta elgoibar

2021 04 23 ITV traktoreei mintxeta elgoibar 5