San Joseren irudia desagertu da Morkaiko mendiko jaiotzatik

Barren.eus 2020ko abe. 21a, 16:33

Arturo Andradek Morkaiko Mendizale taldearentzat egindako brontzezko jaiotzari San Joseren irudia falta zaiola jakinarazi dute mendizale taldeko kideek.

Morkaiko Mendizale Elkarteak aspalditik datorren ohiturari eutsi izan zion urtetan. Gabon aurreko egunetan mendi irteera antolatzen zuten umeekin eta jaiotza bat jartzeko material guztia igotzen zuten Morkaiko mendiaren tontorreraino. 2004. urtean, baina, jaiotza jarri eta kendu ibiltzea baino behin betikoa jartzea hobe zela erabaki zuten, eta Arturo Andrade eskultore elgoibartarrak eginiko brontzezko jaiotza ipini zuten Morkaikoko gurutzearen aurrean.

Orain, San Joseren irudia falta zaio Morkaiko mendi taldetik bidali diguten goiko argazkian ikus daitekeen moduan, eta dakitena da haizeak ez duela eraman brontzezko irudia. Behean ikus dezakezue nola beharko lukeen jaiotzak irudi guztiekin, duela lau urte, artean pinuak zeudenean 'Ibiltarixak' ateratako argazkian.

2020 12 21 jaiotza andraderena morkaiko mendian ibiltarixa