Oporrak hartu ditugu!

Barren.eus 2020ko uzt. 30a, 16:46

Gaur, uztailak 30, etxean jaso duzuen BARRENa (1170. zenb.) da uztaileko azkena. Covid19aren ondorioz aurten ez da San Bartolome jairik ospatuko, eta beraz, BARRENek ez du jaien inguruko ale berezirik kaleratuko abuztuan. Webgune honek ere atseden hartuko du abuztuaren 31ra arte.

Irailaren 4an jasoko duzue ikasturte berriko lehenengo BARREN aldizkaria. Ordura arte, zaindu zaitezte eta ondo pasa oporretan!