Kalebarren plazan daude ikusgai Ludotekako argazki lehiaketan parte hartu duten lanak

Barren.eus 2020ko eka. 23a, 12:19

Ludotekako I. Argazki Lehiaketan parte hartu duten argazkiak Kultur Etxearen parean dagoen lokal bateko erakusleihoan ikus daitezke. Gustukoenari botoa emateko aukera izango dute herritarrek.

Botoak WhatsApp bidez eman beharko dira, hurrengo telefono zenbakira mezua bidaliz: 656 740 793

Ekainaren 26ra arte egongo dira argazkiak ikusgai.

 • Udaberriko lorak
"Udaberriko loreak" izan da Elgoibarko Ludotekak antolatu duen argazki lehiaketako gaia, eta Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko herriko umeek har zezaketen parte.
Argazkiaren originaltasuna, lorearen berezitasunak eta kolorea izango dira kontuan hartuko diren irizpideak irabazleak aukeratzeko orduan. Epaimahaia, herritarrez gain, Ludotekako hezitzaileek eta aditu batek osatzen dute.
Sari nagusia bat bateko kamera bat izango da eta ikuslearen saria, haririk gabeko entzungailu bat. Saridunen izenak ekainaren 29an jakinaraziko dituzte, www.elgoibar.eus webgunean eta (@elgoigazte) Facebook kontuan.