Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

erregeen kabalgata2015 elgoibarEkialdeko Errege Magoak bihar (urtarrilak 5) etorriko dira Elgoibarrera eta Mendarora opariak banatzera.

Elgoibarko desfilea Parrokiako Katekesiak antolatzen du. 17:30etik aurrera jaiotza biziduna izango da Kalegoengo San Bartolome parrokiako atarian, eta Errege Magoak 18:00ak aldera iritsiko dira Jesus haurtxoa gurtzera. Santa Klara aldetik etorriko dira, eta herri osoa zeharkatuko dute, herritarrei gozokiak banatzen. San Lazaro egoitzan ere sartuko dira, bertako egoiliarrei opariak banatzera. Gero, udaletxeko arkupeetan egongo dira umeen gutunak jasotzen.

• Alkorta ingurutik etorriko dira Mendaron
Mendaron, bestalde, Arno guraso elkarteak antolatzen du Errege Magoen desfilea. Alkorta ingurutik etorriko dira Ekialdeko Errege Magoak eta Billale inguruan izango dituzte zain herritarrak, 18:00etan. Herria zeharkatu ostean, Ikastolan jasoko dituzte umeen eskutitzak, ondoren opariak banatzeko.

errege magoak mendaro 2016

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza