Elgoibarko Udal Gaztelekuak udaleku irekiak, ibiltariak eta surf ikastaroa antolatu ditu

Barren.eus 2023ko api. 28a, 09:51

2005 eta 2010. urteen artean jaiotakoentzako udarako eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Udal Gaztelekuak, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Udaleku irekiak, ibiltariak eta surf ikastaroa antolatu dituzte eta maiatzaren 14a izango da izena emateko azken eguna.

Plazak mugatuak izango dira eta Elgoibarren erroldatutako nerabeek lehentasuna izango dute.

Batetik, udalekuak antolatu dituzte, udaleku irekiak eta ibiltaria.

Udaleku irekietan bi txanda izango dira. Lehenengo txandan 2009-2010 bitartean jaiotakoek eman ahal izango dute izena eta hauxe izango da programa:

  • Uztailak 3: egun osoko txangoa: Ur parkea (Logroño)
  • Uztailak 4: arratsaldeko jarduera: hondartza (Ondarroa)
  • Uztailak 5: egun osoko txangoa: Escape room (Donostia)
  • Uztailak 6: goizeko jarduera. Trukearen jokoa (Eibar)
  • Uztailak 7: goizeko jarduera: Sukaldaritza lehiaketa (gaztelekuan)

Bigarren txanda 2005-2008 urten artean jaiotakoentzat izango da. Hona egitaraua:

  • Uztailak 17: egun osoko txangoa. Ur parkea (Senpere)
  • Uztailak 18: arratsaldeko jarduera. Ilunabarra (Deba)
  • Uztailak 19: arratsaldeko jarduera. Hondartza (Mutriku)
  • Uztailak 20: egun osoko txangoa. Lasertag (Donostia)
  • Uztailak 21: goizeko jarduera. Sukaldaritza lehiaketa (gaztelekua)

Udaleku ibiltarirako 2005-2010 bitartean jaiotakoek eman dezakete izena, eta uztailaren 10etik 12ra egingo dute. Elgoibar-Bergara-Oñati. Bi gau igaroko dituzte kanpoan.

Surf ikastaroa ere, adin tarte osoarentzako izango da. Zumaian izango da ikastaroa, uztailaren 24tik 28ra bitartean, goizez.

 ♦ Prezioak
Udaleku irekietan eta udaleku ibiltarian izena emateko prezio bera ordaindu beharko da.
Prezio orokorra 35 eurokoa izango da, baina merkeago izango dute ondorengoek.

  • Elgoibarren erroldatutako familia ugariek, guraso bakarreko familiek edota bigarren seme-alaba bat apuntatzen dutenek 24,5 euro ordaindu beharko dituzte.
  • Elgoibarren erroldatuta dauden eta DSBE edo GLL (DSBE/GLL) jasotzen dituzten familiak 10,5 euro.

Surfeko ikastaroaren prezioa 45 eurokoa da, baina hemen ere merkeago izango dute ondorengoek.

  • Elgoibarren erroldatutako familia ugariek, guraso bakarreko familiek edota bigarren seme-alaba bat apuntatzen dutenenek: 31,5 euro
  • Elgoibarren erroldatuta dauden eta DSBE edo GLL jasotzen dutenek: 13,5 euro.

 ♦ Izen-ematea

Udal Gaztelekutik jakinarazi dute plazak mugatuak izango direla eta Elgoibarren erroldatutako nerabeek lehentasuna izango dutela, bai eta izena emateko hurrenkera errespetatuko dutela. Plaza lortzeko, honako dokumentazioa eraman behar da Gaztelekura (Gabriel Kurutzelaegi, 4 behea):

  • Gaztelekuko zerbitzuan parte hartzeko baimen-fitxa (paperean).
  • Ekintzan parte hartzeko baimen-fitxa (paperean).
  • Jardueraren kuota (eskudirutan).

2023 04 28 uda gaztelekuan 1