Ikasturte berriko funtzionamendua eta planak aurkezteko batzarra egingo du Mendaroko Gaztelekuak

Barren.eus 2021ko urr. 7a, 08:54

Gazte-batzarra egingo dute ostiral honetan, urriaren 8an, Mendaroko Gaztelekuan. Hezitzaile berriek ikasturte honetarako dituzten planen eta zerbitzuaren funtzionamenduaren berri emango dute.

Egun eta ordutegi proposamenak aztertu, funtzionamendua eta planak aurkeztu eta hezitzaile berriak ezagutzeko batzarra izango dela azaldu dute.

Gaztelekuak oinarrizko proposamen bat landu du, honako ordutegiarekin: ostiralak, larunbatak eta igandeak 18:00etatik 20:00etara, DBH 1 eta Batxilergoko lehen maila arteko gazteei zuzendua. Proposamen hori gazteekin landu nahi dute orain, eta behin betiko funtzionamendua denen artean adostea. 35 lagunentzako aforoa izango du Gaztelekuak. Mendaroko Udalak parte hartzera deitu ditu herriko gazteak.
Gazte batzarra 17:30ean hasiko da, Gaztelekuan.

2021 10 06 gaztelekua mendaro batzarra kartela