Palentziako mendietara irteera antolatu du Morkaikok

Barren.eus 2021ko ira. 30a, 14:04

Urriaren 9tik 12ra Palentziako Mendietara egingo duten mendi irteeraren berri eman du Morkaikok. Lau egunetan hainbat mendi igoko dituzte, besteak beste, Valdecebollas (2142 m.), Curavacas (2524 m.) edo Pico de la Celada (1560 m.).

 

Cervera de Pisuerga herriko Peñalabra hotelean hartuko dute ostatu. 25 lagunentzako lekua egongo da Eibarko Klub Deportiboakin batera antolatu duten irteera honetan, eta derrigorrezkoa izango da federatua egotea. Online eman daiteke izena, morkaiko@morkaiko.eus helbidera mezua bidaliz edo aurrez aurre, Morkaikoren egoitzan, eguaztenetan, 19:00etatik 20:15era.

Hona lau egunetarako aurreikusi dituzten irteerak:
1. eguna: Brañosera – Valdecebollas (2142 m.) – Celada de Robleceda. Guztira 18 km, 1200 m desnibel positiboa
2. eguna: Vidrieros – Curavacas (2524 m.) – Cardaño. 17 km, 1500 m. desnibel positiboa
3. eguna: circular Cardaña de Arriba – Pico Murcia. 17 km, 1600 m. desnibel positiboa.
4. eguna: Parking Valle Tosande – Pico de la Celada (1560 m.) – Ventanilla: 14 km – 1000 m. desnibel positiboa

Informazio gehiago: https://morkaiko.eus