Trivial txapelketa, Kultur Kafean

Barren.eus 2021ko ira. 10a, 07:36

Trivial txapelketa antolatu du Kultur Kafeak datorren astebururako. Hilaren 17an euskaraz jokatuko dute partida, eta zapatuan, berriz, gaztelaniaz.

Bitik lau lagunera arteko sei taldek hartu dezakete parte gehienez, eta talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeagatik. Talde irabazleak bildutako dirua, tragoa eta bi anoa jasoko ditu saritzat. Bi jardunaldiak  18:30an jokatuko dira. Interesatuek tabernan bertan eman beharko dute izena.

Kultur Kafeko arduradunek aurreratu dutenez, txapelketak ez du ohiko mahai joko formatoa edukiko, "ikusgarriagoa" baizik.