Zabalik da Mendaroko udalekuetan izena emateko epea

Barren.eus 2021ko api. 26a, 11:56

Mendaroko Udalak, Elgoibarko Izarrarekin elkarlanean, udalekuak antolatu ditu HH3tik LH6ra arteko umeentzat. Ekainaren 21etik uztailaren 16ra izango dira, eta bi txanda egongo dira aukeran.

Lehenengo txanda, ekainaren 21etik uztailaren 2ra i8zango da, eta bigarrena, uztailaren 5etik 16ra. Txanda bakarra edo biak aukeratu ahal izango dira. Izena emateko epea gaur zabaldu dute, eta maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik.

Izena emateko esku-orria udaletxean, liburutegian edo ludotekan eskuratu daiteke. Edo bestela online bidez eman daiteke izena, HEMEN

Informazio gehiago: 943 033 282 - 685 720 010 telefonoetan edo kultura@mendaro.eus helbidean. Txanda bakarrerako izena eman nahi duenak 70 euro ordaindu beharko ditu (Mendaron erroldatuta ez daudenek, 90), eta bi txandetan izena emateko, 120 ordaindu beharko dira (Mendarotik kanpokoek, 180). Familia ugarietan, %25eko deskontua aplikatuko zaie, hirugarren umeari, beti ere hiru umeak txanda bererako izena ematen badute.

∞Lotura duten albisteak: