Aisialdiko begirale titulua euskaraz ateratzeko dirulaguntzak emango ditu Mendaroko Udalak

Barren.eus 2021ko mar. 10a, 15:08

Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua euskaraz ateratzeko dirulaguntzak emango ditu Mendaroko Udaleko Euskara sailak. Matrikularen kostuaren %50eko dirulaguntza emango dute, gehienez 250 euro, eta bidaia gastuak ez dituzte diruz lagunduko, esaterako.

Dirulaguntzak eskuratzeko ezinbestekoa da Mendaron erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 12 hilabete lehenagotik eta Udalarekin eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean izatea. interesatuek 18 urtetik gora izan beharko dute, edo matrikulazio urtearen barruan bete beharko dituzte 18 urte. Irailaren 15era arteko epea dago eskaerak aurkezteko.