Niala magoaren ikuskizuna, martxoaren 12an Elgoibarko Ludotekan

Barren.eus 2021ko mar. 4a, 13:38

Niala magoaren bi magia ikuskizun antolatu ditu Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak martxoaren 12rako.

 Niala mago elgoibartarrak Ludotekan emango ditu bi emanaldiak, martxoaren 12an, barikua. Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntza 3. maila arteko umeentzako saioa emango du lehenik, 16:30ean. Ondoren, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila arteko eskola umeentzako saioa, 18:00etan hasiko da.

Debaldekoa den arren, sarrerak eskuratu behar dira, aforoa kontrolatu ahal izateko. Sarrerak Ludotekan bertan eskura daitezke martxoaren 8tik 11ra. Martxoaren 8an Ludotekako bazkideek soilik eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, eta gainerakoek beste egunetan. Aforo mugatua egongo da.

2021 03 03 niala magoa ludoteka elgoibar kartela