Jardunaldi mikologikoak bertan behera laga ditu Karakate elkarteak

Barren.eus 2020ko urr. 23a, 12:59

Karakate elkarteak jakinarazi du bertan behera laga dituztela aurtengo mikologia jardunaldiak, koronabirusaren ondorioz. 

 

Karakate mikologia elkarteak urtero egin izan ditu mikologia jardunaldiak udazkenean, Aranzadi elkartearekin elkarlanean, eta aurten ere urriko azken asteburuan egiteko asmoa zuten. Koronabirusaren pandemiak hala behartuta, arduradunek erabaki dute aurtengo jardunaldiak bertan behera lagatzea.