Atxutxi etxian egitasmoa jarri du martxan Atxutxiamaikak

Barren.eus 2020ko mar. 27a, 08:33

Konfinamendua arintzeko asmoz Atxutxi etxian egitasmoa jarri du martxan Atxutxiamaikak umeentzat. Umeak entretenitzeko eta haiekin sormena lantzeko proposamenak egingo dituzte, besteak beste, eskulanak, jolasak edota kanturako abestiak zintzilikatu dituzte sarean. 

Interesatuak www.elgoibarkoizarra.euswebgunean sartu daitezke, eta han aurkituko dute egitasmoaren berri ematen duen atala.