Ostirala, apirilak 19



19:00

Solo hasta mañana

Herriko Antzokia, Elgoibar | Antzerkia

Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek. Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki. Sarrerak martxoaren 2an jarriko dituzte salgai, 12:00etatik aurrera herrikoantzokia.eus webgunean. Lehiatilan ere erosi daitezke zapatuetan, 18:15etik 20:45era, eta egunean bertan ere bai, agortu ez badira. 

Solo hasta mañana Herriko Antzokia

Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek.

Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.

Sarrerak martxoaren 2an jarriko dituzte salgai, 12:00etatik aurrera herrikoantzokia.eus webgunean. Lehiatilan ere erosi daitezke zapatuetan, 18:15etik 20:45era, eta egunean bertan ere bai, agortu ez badira. 



18:30
20:30

Margo erakusketa: Luziano, koloreak eta testurak

Kultur Etxea, Elgoibar | Erakusketa

Luziano margolari elgoibartarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean. 

Margo erakusketa: Luziano, koloreak eta testurak Kultur Etxea

Luziano margolari elgoibartarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean.