Elgoibarko umeek aisialdirako dituzten aukeren berri eman dute herriko eragileek

Barren 2024ko api. 24a, 17:23

Elgoibarko Hezkuntza Mahaiak antolatuta kalera irten ziren zapatuan herriko eragileak, eta aisialdirako dituzten aukerak aurkeztu zituzten Kalegoen plazan. 

Robotika, musika, dantza tailerra, pintura, eskubaloia, futbola, tenisa, txirrindularitza edota Aldenik Alden eta Kiribilduz bezalako ekimen komunitarioak aurkeztu zituzten. Hezkuntza Mahaia eta Elgoibarko Udala pozik agertu dira jardunaldiak izan zuen harrerarekin. 

Hona argazkietan: