Olaizaga kiroldegiaren teilatua berritzeko lanak lizitaziora atera ditu Udalak

Barren 2024ko api. 24a, 16:12
Olaizaga kiroldegiko igerileku zaharrak dauden eraikina, airetik ikusia. Arg: Elgoibarko Udala.

Aurrera jarraitzen du Olaizaga kiroldegiko igerileku zaharrak dauden eraikinaren zati bat zaharberritzeko hasitako bideak.

Obra proiektuaren lehen zatian, proiektua idazteko zerbitzua atera zuen lizitaziora Elgoibarko Udalak, eta lanok lehiaketa publikora atera dituzte oraiin, 474.100,65 euroko aurrekontuarekin.

Igerileku zaharrak dauden eraikineko teilatua edo estalki metalikoa kendu eta berria jarriko dute, kanpotik ura sar ez dadin, eta egun dituen hezetasun eta ugertze arazoak ekiditeko. Olaizaga kiroldegiko estalkiak "higadura-sintoma nabarmenak" dituela azaldu dute Udaletik eta horrez gainera mantentze-lanak egoki egitea zailtzen du egun dagoen estalkiak. Berria jarrita, mantentze lanak egitea errazteaz gainera, eraginkortasun energetikoa ere hobea izango dela azaldu dute eta itxura aldetik ere hobera egingo duela uste dute.

Obrak hori lau hilabeteko epean gauzatzea aurreikusi du Udalak, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Interesa duten enpresek Udalaren Kontratatzailearen Profilaren bidez (www.elgoibar.eus) aurkeztu behar dituzte proposamenak 2024ko maiatzaren 6a baino lehen (hori barne).