Elgoibarko eta Mendaroko bertso-eskoletako ikasleak, Gelatik Plazara sariketan

BARREN 2024ko mar. 21a, 14:47

Gelatik Plazara sariketan parte hartu zuten joan zen barikuan Elgoibarko  eta Mendaroko bertso eskoletako ikasleek, Mutrikuko eta Soraluzeko eskoletakoekin batera, eta  bideoan batu ditugu han kantatu zituzten ale bakan batzuk.

Debabarreneko kanporaketa izan zen Soraluzeko Tolarekua aretoan jokatu zutena. Bertsozale Elkarteak antolatu du Gelatik Plazara sariketa Gipuzkoako zortzi eskualdetan, eta eskualde bakoitzeko talde batek Aretxabaletan apirilaren 28an egingo duten Bertso Eskolen egunean parte hartu du. Mendaroko bertso eskolako hiru gazte izango dira Debabarreneko ordezkariak han.