Arkeologiari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute Mendaron maiatza-ekainerako

Barren 2024ko api. 11a, 09:45

Arkeologiari buruzko hiru hitzaldi antolatu dituzte Mendaron Euskal Herriko Unibertsitateak eta Suharri Kultur Elkarteak, Mendaroko Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 24 eta 31n eta ekainaren 7an izango dira hitzaldiak. 

Maiatzaren 24an (barikua) izango da estreinako hitzaldia. Dani Ruiz Gonzalez aurrehistorialari eta arkeologoa emango du, eta Ehiztari, biltzaile eta artistak orain dela 15.000 urteko Aizkoltxon izango du izenburua. Udaletxeko udalbatza aretoan emango du hitzaldia, euskaraz, 19:00etan hasita. Hitzaldi guztiak leku eta ordutegi berean izango dira.

Ondorengo bi hitzaldiak honako hauek izango dira:

  • 'De Fruitz a Ordizia'. Rocas volcánicas y metamorfícas usadas por los grupos prehistóricos' . Eder Dominguez EHUko  Geografia, Prehistoria eta Arkeologia Saileko irakaslea izango da hizlaria.
  • 'Quo Vadis? Las últimas sociedades cazadoras-recolectoras en la encrucijada vasca'. Adriana Soto  Geografoa, Prehistoria y Arkeologia Saileko irakaslea izango da hizlaria.