Pintxo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak apirilaren 27 eta 28rako

Barren 2024ko api. 10a, 13:07

Hamabigarren urtez, pintxo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak apirileko azken astebururako. 

Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Ormola eta Uztargi tabernek parte hartuko dute lehiaketan. Zapatuan eta domekan egingo da pintxo lehiaketa, eta honako ordutegi tarte honetan salduko dituzte propio lehiaketarako egindako mokadu goxoak: goizez, 12:00etatik 15:00etara, eta arratsaldez, 19:00etatik 21:00etara. Zapaturako, Deiadar txarangaren kalejira ere lotu du Mendaroko Udalak. 19:00etatik 21:00etara arituko dira kalez kale.