Mendaroko bertso eskolako ikasleen parte-hartzea Motxaila Eguneko bertso-saioan

Barren 2024ko mar. 18a, 11:00

Mendaroko bertso-eskolako ikasleek parte hartu zuten barikuan Motxaila Elkarteak Udalaren babesarekin antolatu zuen bertso-saioan. 

Badira bi urte Mendaron bertso-eskola sortu zutela, eta iaz egin bezala, aurten ere Motxaila Eguneko bertso-saioan parte hartzeko aukera izan dute ikasleek. Lehenengo, bertso bana kantatu zuten lau bertsolari gaztek, eta gainerakoek, bina puntu jarri zizkieten gero lau bertsolariei: Maialen Arzallusi, Julio Sotori, Alaia Martini eta Amets Arzallusi.