Herri kirol ezberdinak probatzeko aukera izan dute Mendaron eskola-umeek

Barren 2024ko mar. 18a, 09:44

Bost herri kirol ezberdinetan aritzeko aukera izan zuten zapatuan Mendaron herriko bertako eta Soraluzeko eskola-umeek, Herri Kirol Federazioaren eta Arno guraso elkartekoen eskutik. 

Bi sailetan banatu zituzten umeak. Batetik, LH3tik LH6ra arteko ikasleak, eta bestetik, Haur Hezkuntzakoak, beste txoko batean. Zakua eramaten, txinga eramaten, lokotxak batzen , sokatiran eta giza-proban aritu ziren umeak Herri Kirol Federazioko boluntarioen eta Arno Guraso Elkartekoen laguntzarekin. Mendaroko 34 bat umek parte hartu zuten, eta Soraluzeko 33ren batek. Txikienen txokoko argazkiak bildu ditugu hemen.