Inauteriak 2024

Sardinaren hileta eta erretzea antzeztuta amaitu dituzte Mendaron inauteriak

Barren 2024ko ots. 14a, 10:40

Potx eta Lotx pailazoen emanaldiarekin eta Sardinaren erretzearekin amaitu dituzte Mendaron inauteriak.

Mendaroko Udalak Potx eta Lotx pailazo oñatiarren emanaldia antolatu zuen atzo arratsalderako, eta frontoiko harmailak bete egin ziren emanaldirako. 17:00etan hasi zuten 'Aireportuan' antzezlana pailazoek, eta hura bukatu zenean, beltzez mozorrotutako herritar kuadrilla bat agertu zen plazara Mendarozabaldik. Sardinaren hileta eta erretzea antzeztu zuten kalez kale, tabernaz taberna. Kandelak eskuan hartuta, negar zotinka ibili ziren alargun jantzitako emakume eta gainerakoak, inauterien azkena irudikatuz.