Zaborren inguruko ondorioak

Gero eta ageriagoak dira politikari profesional hauen alderdi edo lagunen poltsikoa betetzeko nahiak. Halere, salbatzen dira gutxi batzuk; lerro ofizialetatik atera eta alderdien aginduen kontra herria defendatzen dutenak, edo Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko hikamikaren gezurrak agerian uzten dituztenak, adibidez. Edozein kasutan, txantxulleoak agerian geratzen dira teknologia berrieri esker.

Baina muga osasunean eta naturan dago, infinitoa ez delako.

  Halere, herritar batzuk (Usurbil, Hernani, e.a) etorkizuna beren esku hartu eta hain sistema zikin eta nekeza omen dena martxan jarri dute, Atez ateko sistema. Eta ohitura hartutakoan ez dela nekeza konturatu dira, beira edo plastikoak birziklatzen hasi ginenean gertatu zen bezela.

  Atez ateko sistema borondatez jartzea nahi izan dutenek, beraien osasunerako hain kaltegarria zen errauskailuaren moratoria lortzeaz gain, zaborren kudeaketa eredua goitik behera aldatu dute erraustegiaren interesak azaleratuz, baina ez hori bakarrik, eredu izateaz gain, auzo konpostak egiten hasi direla ere ikusten dugu inbidiaz.


 Edozein kasutan, sistema berriak asmatuko dira, atez atekoa erosoagoa egiteaz gain, 100% birziklatzera eramango gaituztenak.

  5. edukiontziarekin emaitza berdinak lortuko balira, mundiala litzateke, baina atez atekoa hobea izatearen errua (ondo) birziklatzen ez dutenena da, eta gainera kontrako kanpañak eta sinadura bilketak egiten ikusten ditugu euren posturaz harro, irteerarik gabeko bidean galduta, politikari-enpresariekin batera. Hori da hori auzo lotsa ematen diguna.

  Konposta egitea, inork nahi ez duen errauskailuaren justu kontrakoa da. Sakanan ikus daitekeen bezela, krisi ekonomikoak bete betean harrapatua dauka bailara. Konposta egitea Sakanarentzat irtenbide bat da. Errauskailuari muzin egin eta konposta zentrua eskatzen dute, atez ate biltzeak sortuko dituen lanpostuez gain, beste batzuk ere sortuko dituelako eta horrek ez dielako osasun arazorik ekarriko, eta are gehiago, Sakanako landa zabaletarako ongarriak soberan izango dituztelako.

  Aurrekoan ere gomendatu genizuen arren, berriz ere Etorkizuna Erraustuaz Olaztin 3 mugak batera-k eginiko bideoa ikusteko gonbita egin nahi dizuegu.

  Gipuzkoan ere diputazioak gauza bera egin nahi duela dirudi: Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri zabaldu, eta errauskailurik ez. Atez atekoarekin erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea…

  Ondo egiteaz gain, lanpostuak sortu, errentagarriagoa izan eta osasuntsua bada, zein da arazoa?

  Herritarren borondateaz ere sarri hitz egiten da gai honetan. Zubieta inguruan (erraustegia joan behar zen inguruan) gauzak ondo egin badituzte (horixe herri horien borondatea) zergaitik jasan behar dute guk gaizki egitearen zama?

  Elgoibarren gauzak ondo egiteko desiatzen gaude, dela 5. edukiontziarekin, dela atez atekoarekin.

  Badirudi Elgoibar guztira zabaldu dela 5. edukiontziaren sistema. Interesa duenak portaleko papel batean jarri behar du bere izena. 

  5.edukiontziaren: http://www.elgoibarren.net/content/view/3730/1/

  Gustatuko litzaiguke Atez Atekoaren birziklatze mailara iristea, baina iruditu zaigu ez dela apostu sendoa. Haseratik, helburuetatik urruti geratuko garela dirudi, denborak esango du hori, baina dagoeneko hainbat hobekuntza egin daitezkeela ikusten dugu:

  • %20ko parte hartzeari "harrera ona" deitzen diote. Atez atekoan 100% dago behartuta.
  • Parte hartzeko izena eman behar da. Parte hartu nahi ez dutenek eman dezatela atarian izena! Alderantziz egin, auzo guztiaren aurrean lotsagarri gera daitezen? "Zu bezalakoengatik nahi digute Atez Atekoa ezartzea!!! Organikoa bereiztu ezazu edo Atez Atekoa jartzea beste aukerarik ez da egongo!"
  • 5. edukiontzia erabiltzen dutenek hobariak izango omen dituzte, Aurrerago txartel digital bat jarriko dela diote (ulertzen dugunez, maiztasuna kontrolatzeko), kantitatea bai, eta kalitatea? Atez atekoan ondo bereiztera behartuta gaude, ez zaborra askotan jeistera! Astean birritan txartel elektrikoa zaborrontzitik pasatzea nahikoa izango da hobariak jasotzeko?
  • Eta Auzo-konpostak? Ez da hobaririk egongo? Ez al da organikoa mankomunitatearen esku lagatzea baino merkeagoa eta hobea?
  • Organikoa egoki biltzea klabea: 5. edukiontzia bultzatu nahi bada, argi dago organikoa egoki bildu beharra dagoela etxe guztietan, bestela Atez atekoa eskatzen duteneri arrazoia emango zaie, 5. edukiontziaren bultzatzaileak lotsagarri geratuko direlako emaitza kaxkarrekin.
  • Hobari ekonomikoez gain, osasun hobariez hitzegiten al da? Erraustegi batek ekarriko lituzken arazoez? Eta gainkostuez?

  Atzerako kontaketa hasi da Elgoibarren. Atez atekora ez pasatzeko aukera muturren aurrean daukagu, baina egin den planteamendu exkaxarekin, emaitzetaz apostua egitera inor ausartzen al da?

  Ondo egiten duenak hobaria merezi duen filosofiatik (eta kontrakoa gaizki egiten duenak), Zergaitik ez da Atez Atekoa jartzen nahi duenarentzat, eta gainontzekoak 5. edukiontzia erabiltzera bultzatzen?

  Hartara, bakoitzak bere gastueri aurre egin beharko die. 5.edukiontzia ez bada Atez Atekoaren birziklatze mailara iristen irtenbidea argia da: Auzo erraustegiak egin ditzatela. Badirudi Gipuzkoa osoan Debabarrena izango dela zabor gehien sortuko duena, beraz, joan pentsatzen: non kokatuko zenukete erraustegia?
  Elgoibarren badira bi krematorio. Baimenak eman eta kitto. Total, erraustea ez bada Zubietakoen osasunarentzat kaltegarria, Elgoibartarron osasunarentzat ere ez, ezta?

  Guri berdin zaigu, behin organikoa bereizten hasita, egin ditzagun gauzak ondo, eta bestela ez denbora eta dirua galdu eta pasa gaitezen Atez Atekora. Zergaitik utzi 2020. urterako 2013rako lortu daitekena?
  Udalaren ekimen hau ulertzeko hobe da HAPOa errepasatzea. Argi adierazten du aurreko Gipuzkoako Foru Aldundiaren planarekin bat datorrela, hau da, erraustegiaren alde dagoela. HAPOan falta zaigun bakarra, erraustegia nahi ote du Elgoibarren Udalak?