Nun dago Elgoibar?

Udalaren datu nahasiak: Zaborren inguruan datu nahasiak kaleratzen ari da Elgoibarko Udala. Organikoa bereizten dugunon %62a soilik birziklatzen omen dugula (nola ateratako datua da?), familien erdiak eman dugula izena 5. edukiontzian, auzoz auzoko datuak eta abar.

 
 Baina zein da benetako errealitatea Elgoibarren? Badakigu zehazki zenbat birziklatzen dugun?
Elgoibarko birziklaia tasa %30 inguruan ibiliko da seguruenik (ez bait dugu Elgoibarko datu zehatzik aurkitu), 5.edukiontzia borondatez egiten duten beste herrien antzera.
 Halere, Elgoibarren bada beste errealitate bat, 5. edukiontzia ongi egiten dugunok %80tik gora birziklatzen dugu, %95era arte kasu askotan.
 Blog honetako aurreko sarreran aipatu genuen lez, sistema honek Bizkarroiak mantentzen ditu, beste era batean esanda, batzuren esfortzuak konpentsatzen du besteen arduragabekeria, eta Udalak hori onartzen du egungo sistemarekin.

-Elgoibarko errealitatea Gipuzkoarekin gonbaratzea beharrezkoa ikusten dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, 2012ko Ranking-a hauxe da (mankomunitateka):
  • Urola Kostak, % 37,5
  • Sasietak, % 36,3
  • Debagoienak, % 35,9
  • San Markok, % 35,2
  • Urola Erdiak, % 32,9 eta Tolosaldeak, %32,9
  • Txingudik % 29,9
  • Debabarrenak, % 22,7
  • Gipuzkoako bataz bestekoa, %33,4
-Eta etorkizunera begira gure posizionamendua ikusteko Argia aldizkarian argitaratu duten herrien sailkapena ikustera gonbidatzen zaituztegu.
  • A: ZeroZabor herriak: %80<
  • B: ZeroZabor izan nahi duten herriak (adb. Atez atekoa martxan jarri dutenak)
  • C: B izateko eredu bila dabiltzanak: Helburua %70< baina zehaztasun gabe
  • D: %65eko helburua borondatez baina epemugarekin
  • E: %60-70 Helburua bai baina epe eta zehaztapen gabe
  • F: Helburu finko eta epe gabe (5. edukiontzia herri osoan, zenbait auzotan edo 4 edukiontzidunak, 2016 urterako helburu xumeekin adibidez)
Baina 2014a hasterako, Gipuzkoan 3 errealitate besterik ez omen dira ikusiko:
  1. Zero Zabor herriak %80<
  2. Zero Zabor izan nahi duten herriak: Emaitzak igotzen helburu finkoruntz =>%80 
  3. Alferrak %40>
•Hobeto esplikatzeko testu zati hau hartu dugu:
 ...Usurbilgo biztanle batek azken lau urteotan denetara 8 kilo bota dituela zaborretan eta beste horietako edozeinek, izan Donostiako, Oreretako, Zumaiako, Eibarko, Irungo edo Elgoibarko, 24-28 kilo.
 …zabor gutxien sortzen duten horiek sortzen dute zaborrik “onena”, ... kasik tratamendurik eskatzen ez duena; alderantziz, zabor gehien sortzen dutenena da tratatzen garestiena, azpiegitura garestiagoak eskatzen dituena.
 Pentsatzekoa da eraiki beharreko azpiegitura berrien kokalekuak, kalteak eta kosteak eztabaidatzerakoan urtean 2 kilo baino gutxiago sortzen duten herrietako jendeek beren eskubideak aldarrikatu eta zainduko dituztela, aitzakia batengatik edo bestearengatik hondakinak axola gutxiagoz erabilita zaborretan 6-7 kilo botatzen dituztenen aurrean. Egin beharreko inbertsioak nola pagatuko dituzte proportzio berean Irungo herritarrak eta Orendaingoak? Zergatik onartu beharko dute TMBa etxe ondoan usurbildarrek? Baionako Kanopia auzoko biztanleak borrokan ari dira azpiegitura beraren kontra…