Energia burujabetza jardunaldiak Elgoibarren

Irailak 28, zapatua, Elgoibarko musika eskolako auditorioan Olinpiadak (kafitesnea norberak ekarri dezala)

9:00etatik 14:00ak arte 9 hitzaldi interesgarri eta beharrezko etorkizuna prestatzeko.

GOIZEKO 9:00 ongi etorrixa eta jarraian:

  • Energia Auzolan taldearen aurkezpena
  • Energiaren arazoa etorkizunean
  • Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikua. kontsumoa jeisteko instalatzaile baten aholkuak
  • Kooperatiba energetikoak (SOM ENERGIA GARA eta GOIENER)
  • Energia burujabetzarako traba: Legedia energetiko berria (kooperatiben eskutik)
  • Berriztagarrien mugak ingurugiroarekiko
  • Martxan dauden proiektuak
  • Elgoibarko egitasmo lokala
  • Egitasmo lokaleri laguntza: BASQUE OSE
  • Galderak edo aportazio berriak

13:00 Atsedena eta ondoren
14:30ak arte lanketa taldeka, geografikoki edo energia interesen arabera banatuak.

  Jardunaldien helburuak hauek dira:

  1. Energia burujabetzaren beharra azaldu: etorkizuneko aukera prospektiboki (20 urte barru egongo den panorama kontutan hartuta)
  2. Energia sorkuntza berriztagarrixez eta kontsumoa murrizteaz hitzegin, burujabetzaruntz aukera ezberdinak ezagutu.
  3. Kontaktuak egin. hitzaldi motx asko, sakondu gabe, bakoitzak oso gainetik esplikatzeko bere gaixa. Sakondu nahi duenak nora jo jakiteko
  4. Lekuan lekuko taldiak osatu edo elkar ezagutu dinamikak martxan jartzeko

  Eta noski, honetan interesa daukagunok disfrutatu!

  • Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi honako helbidera: okilbeltzak@gmail.com