Elgoibarren Sinadura bilketa ibiltaria

Frackingarekin Gipuzkoan daukagun arazoaz jabetzeko, Ekainaren 30etik uztailaren 6ra bitartean frackingaren debekua lortu nahi duen herri ekimen legegilearen aldeko sinadura bilketa ibiltaria egingo dugu. Elgoibarren, Uztailaren 5eko eguerdian pasako da, zapatuan. Fetxa ezin hobea bat egiteko.


Martxa osotasunean hau izango da:
Uda estrenatzeko, bizikletak hartuko ditugu eta astebeteko ibilbidea egingo dugu Gipuzkoan zehar frackingaren inguruko informazioa zabaltzen eta sinadurak jasotzen.

Egun bakoitzean kilometro gutxi egingo ditugu, 20 goizez eta beste 20 arratsaldez (gutxi gora behera) sufritzeko asmo gutxirekin eta erritmo lasaian. Bizikleta aspaldi hartu ez baduzu ere arazo handiak ez dituzu izango gurekin etortzeko. Animatu!!
Norberaren esku egongo da beharrezkoak dituen gauzak eramatea (lotarako lo zakua eta esterilla, adibidez). Laguntzeko furgoneta egongo denez, pisu handiko gauzak bertan eraman ahal izango dira, baina komenigarria da norberak ondo pentstazea gainean zer eraman behar duen beti, adibidez gurpileko zuloak konpontzeko trasteak eta motxila edo alforjaren bat izatea. Kaskoa ere derrigorrezkoa da.
Antolakuntzatik ez gara otorduetaz arduratuko, norberaren esku geldituko dira. Aukeren arabera afarietan saiatuko gara zeozer eskaintzen. Herri handietan geldituko garenez egunez egun erosketak egiteko ere ez da arazorik egongo.
Ibilbidearen inguruan etapa bakoitzeko informazio gehiago ikusteko (kilometroak, perfilak, ibilbidea, eta abar) hurrengo estekak jarraitu:
  • 1go etapa. Ekainak 30, Gasteiz – Legutio – Aramaio (ikusi)
  • 2. etapa. Uztailak 1, Aramaio – Oñati – Legazpi (ikusi)
  • 3. etapa. Uztailak 2, Legazpi – Urretxu – Azkoitia – Azpeitia (ikusi)
  • 4. etapa. Uztailak 3, Azpeitia – Tolosa – Donosti (ikusi)
  • 5. etapa. Uztailak 4, Donosti – Zarautz – Zumaia (ikusi)
  • 6. etapa. Uztailak 5, Zumaia – Elgoibar – Urretxu (ikusi)
  • 7. etapa. Uztailak 6, Soraluze – Arrasate – Gasteiz (ikusi)
Apuntatzeko edo zalantzak argitzeko helbide honetara idatzi dezakezu frackingezaraba@gmail.com edo telefono honetara deitu: 637 936 669 ANIMATU!!