Aloñara mendi irteera apirilaren 14an

Azken hiru urteetan egutegian eduki dugun mendia da Aloña (1.238 metro), baina eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dugu irteera burutu. Domekan, apirilaren 14an egingo dugu saiakera berri bat.


Gure mendi ibilbidea Arantzazuko aparkalekutik hasiko da. Handik Durura joko dugu. Durun Aloñako tontorrera igotzeko pista hartu; eta, poliki poliki altura irabazi, eta tontorrera ailegatuko gara. Itzulerako bidea igoerarako erabiliko duguna izango da.
Eguraldiak lagun, mendi bista eta paraje ederrez gozatzeko aukera izango dugu.
Urteko ibilbide luzeena eta menditsuena da irteera hau. Mendian piska bat ibiltzen den edozein haur edo nagusik egiteko modukoa da ordea.
Eguerdirako Arantzazun bueltan egotea da asmoa.

  • Luzera:+/- 9 Kilometro
  • Desnibela: +/- 600 metro
  • Irteera: 9:30. Mintxetako aparkalekutik.

2019 04 08 aizkorri mendilerroa alona Gorgomendi Aitzgorri

Irteera nagusiei zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon egitea. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko den bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egonez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!
Morkaikoren bulegoko ordutegia: Asteazkena, 19:00etatik 20:30era, Errosario kalea 17.