Sakelako telefonoaren erabilerarekin kezkatuta dauden gurasoentzako bilera antolatu dute maiatzaren 8rako

Barren 2024ko mai. 6a, 20:20

Sakelako telefonoaren erabilerarekin kezkatuta dauden guraso batzuk Amatatu Mobila taldea sortu dute, eta hainbat hilabeteko lanaren ostean egindako hausnarketa konpartitu nahi dute beraien egoera berean dauden beste guraso batzuekin. 

Horretarako bilerara deitu dute hilaren 8rako. 18:00etan izango da Kultur Etxean eta LHko umeen guraso guztiak gonbidatu dituzte. Besteak beste, pantailen erabilerari lotutako konpromisoei buruz hitz egingo dute.