Gorputz irudiak autoestimuan duen eraginari buruzko mahai-ingurua, martitzenean

Barren 2024ko mai. 3a, 10:36

Gorputz irudia, autoestimua eta sare sozialak izeneko mahai-ingurua antolatu du Elgoibarko Udalak maiatzaren 7rako. Paula Fernandez eta Andrea Osoro izango dira solaskideak, biak ere nutrizio eta gorputz irudian adituak.

 Bi adituek perfekzio digitalaren presioa arintzeko estrategiak landuko dituzte, besteak beste, Elgoibarko Emakumeen Etxean egingo duten solasaldian. Paula Fernandez sare sozialetan duen eraginagatik eta gorputz-irudi positiboa sustatzeko duen konpromisoagatik da ezaguna. Esperientzi zabala izan du arlo horretan, eta eragin handiko ahotsa izan da aro digitalean buruko osasunari eta emozionalari buruzko eztabaidan.

Andrea Osoro, aldiz, elikadura-nahasmenduen tratamenduan ibilbide sendoa duen Elgoibarko psikologoa da. Lodifobia, autoestimuaren eta elikadura-jokabidearen nahasmenduen arteko harremana. (ikus hemen BARRENek Osorori eginiko elkarrizketa, 2022an)

  • Mahai-ingurua 18:00etan izango da, Lilan, gaztelaniaz.