Tomate landareak osasuntsu edukitzeko tailerra gaur, Elgoibarren

Barren 2024ko api. 29a, 09:55

Furgobaratzak bisita egingo du Elgoibarrera gaur. Aholkularitza zerbitzua eskaintzeaz gainera tomate landareak osasuntsu mantentzeko egin beharrekoak azalduko dituzte. Bertaratzen direnen artean, tomate landareak oparituko dituzte.

Tomate landareak osasuntsu mantentzeko hainbat aholku emango dituzte Furgobaratza programako kideek gaur arratsaldean, 18:00etatik 19:30era, Urruzunon dauden udal baratzeetan. Baratzeetako erabiltzaileez gain, edozein herritar gerturatu daiteke tomate landareen zaintza egokirako gakoen gainekoak entzutera. Debalde izango da taierra. Landare horiek egoera onean izateko kontutan hartu beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak, etab. Gainera, tomate landareak oparituko dituzte bertaratzen direnei.

Arratsaldean zehar aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dute Furgobaratzakoek.