Bertan behera laga dute Elgoibarren asteburuan egitekoa zuten magia jaialdia

Barren 2024ko api. 25a, 12:16

Alain Zulaika 'Niala' mago elgoibartarrak magia jaialdia zeukan antolatuta Elgoibarren astebururako , baina osasun arazoak tarteko, bertan behera laga behar izan ditu ekintza guztiak.

Umeentzako magia tailerrak eta adin desberdinetako publikoarentzako magia ikuskizunak zeuzkan antolatuta, beste hainbat magoren laguntzarekin. Antolatzaileek jakinarazi dute ahal bezain laster saiatuko direla jaialdirako beste egun bat zehazten.