Reino de Najera binakako pilota txapelketa irabazi du Iker Izagirrek Ugaitz Apeztegiarekin

Barren 2024ko api. 24a, 18:08
Iker Izagirre eta Ugaitz Apeztegia Najeran irabazitako txapelekin, Dario eta Zabala pilotari profesionalak ondoan dituztela.

Promesa mailako Euskal Herriko eta Errioxako pilotaririk onentsuenak lehiatu dira azken bi hilabeteetan Reino de Najera binakako txapelketaren hirugarren edizioan, eta horien artean izan da Iker Izagirre elgoibartarra, Elizondoko pilotari Ugaitz Apeztegia bikotekide duela.

Finalerdietan Muruak eta Figeroak osatutako bikotea kanporatu zuten, 22-15eko emaitzarekin; eta, joan den domekan jokatu zuten final handia Najerako pilotalekuan, 300 pilotazaleren aurrean. Cestau eta Lacalle izan zituzten aurkari eta 22-11 irabazi zuten Izagirrek eta Apeztegia II.ak. 
Rey Don Garcia lanbide heziketako ikastetxeko ikasleek egurrarekin eginiko frontoi txiki batzuk jaso zituzten saritzat irabazleek. Horrez gain, Errioxako pilotari profesionalek ere hartu zuten parte sari banaketa ekitaldian, Javier Zabalak eta Dario Gomez, hain justu ere.

Kategoria desbedinetako irabazleak sari banaketan.