Eskubaloia plazara aterako du Sanlok domekan

Barren 2024ko api. 24a, 17:46
Eskubaloian jokatzen Kalegoen plazan, artxiboko argazkian.

25. urteurena ospatzen diharduen Sanlo kirol taldeak eskubaloia plazara ateratzeko ekitaldia antolatu du domekarako, apirilaren 28rako. 

2012tik 2015era bitartean jaiotako neska-mutilak eskubaloian arituko dira Kalegoen plazan (eguraldi txarrarekin IMH kiroldegian), 11:00etatik aurrera.

Ildo beretik, gaztetxoak eskubaloira erakartzeko ekimena ere antolatu du Sanlok. 2012 eta 2016 urte bitartean jaiotakoek eskubaloia probatzeko aukera izango dute maiatzaren 8tik ekainaren 12ra artean. Horretarako asteazkenero 17:00etan egingo dituzten entrenamenduetara agertu beharko dute. Olaizaga kiroldegira. Izena emateko deitu 688 735 446 zenbakira edo idatzi mezua sanlolatxo@gmail.com helbidera.