70. urtemuga ospatzeko aste osoko egitaraua antolatu dute Danobaten

Barren 2024ko api. 24a, 17:02

Danobat kooperatibak 70 urte bete ditu, eta ospatzeko, aste osorako egitaraua antolatu dute.

Astelehenetik eguenera ateak irekiko dituzte arratsaldero, enpresako lagunek etxeko eta ingurukoak eraman ditzaten enpresara lantokia erakustera. Bizilabe egitasmokoek ere izango dute Danobat ezagutzeko aukera, eguaztenean eta eguenean, 17:00etatik 18:30era.

Eguena egun berezia izango dute oso, agintari eta enpresa mundukoen bisita jasoko dutelako. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoakoko, Foru Aldundiko, Elgoibarko Udaleko, Debegesako, Spri -Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Mondragon Korporazioko, Debegesako, Danobat Groupeko, eta AFM Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteko ordezkariak gonbidatu dituzte, besteak beste, eta bisita gidatua egingo diete guztiei. 

Danobaten lanean ibilitakoen eguna

Herrira begira, baina, ostirala eta domeka izango dira, beharbada, egunik berezienak. Barikuan, Danobaten lanean ibilitakoen eguna izango da. Bazkide sortzaile, bazkide erretiratu eta hildako bazkideen senideei harrera egin, lantokia erakutsi eta mokadua ere egingo dute elkarrekin.

Domekara, berriz, Danobateko familien eguna izendatu dute eta 800 lagun baino gehiago elkartzea aurreikusten dute. Lantokia ikusteko bisitak, bazkaria, haurrentzako jolasak, puzgarriak, eta bazkideen seme-alabentzat sortu duten lehiaketako sari-banaketa izango dituzte, besteak beste.