Argiztapena hobetuko dute Pilarreko eta Urazandiko zubien arteko pasabidean

Barren 2024ko api. 19a, 10:00

Pilarreko eta Urazandiko zubien arteko oinezkoentzako pasabideak zazpi argi-foku ditu egun eta bikoiztu egingo dituzte inguru horretako argiztapena hobetze aldera.

Proiektu honen helburua dagoen argiztapena hobetzea dela azaldu dute Udaletik, "argiaren banaketa homogeneoagoa ziurtatuz eta inguruko segurtasuna areagotuz". Horretarako zazpi argi-foku berri ipiniko dituzte.

King-kong-eko zubia berritzeko lanen bigarren fasean Urazandi auzorako sarbideetako bat izango da Udaltzaingo paretik hasten den oinezkoentzako bidea, ibaia gaindituko dutren pasabidea jarri bitartean,