Landa-koaderno tailerra antolatu dute 'Gure natura ezagutuz' programaren baitan

Barren 2024ko api. 8a, 17:24

Natura behatu eta ikusitakotik esanguratsuena edo gogokoena koaderno batean marraztea izango da Landa-koaderno marrazketa tailerraren helburua. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. 

Gure natura ezagutuz ekimenaren baitan antolatu dute ekimena apirilaren 13rako eta gaur zabaldu dute izena emateko epea. Plazak mugatuak direla zehaztu dute. Basarteko skatepark parean elkartuko dira 10:00etan, eta 13:00ak bitartean aire librean arituko dira marrazten. Ibilbide bat egingo dute, eta parte hartzaile bakoitzak bere interesekoak diren naturako elementuak marrazteko aukera izango du, eta horretarako dauden teknika desberdinak ikasiko dituzte. Egur Arte Tailerreko irakasle Paula Heras izango da ikastaroko gidaria. Hamaiketakoa eta ura norberak eramateko eskatu dute.

  • Izen ematea egiteko egin klik HEMEN