Espainiako Kopako hirugarren proban lehiatu da Aroa Saez, Pontevedran

Barren 2024ko mar. 26a, 14:09
Igamo Packaging taldeko txirrindulariak Pontevedran. Arg: Lokatza T.E.

Pontevedran jokatu zuten domekan Espainiako Kopako 3. proba puntuagarria, eta han izan ziren Igamo Packaging taldeko neskak, tartean Aroa Saez txirrindulari elgoibartarra.

Euren adineko Espainiako txirrindulari onenekin lehiatzeko aukera eduki zuten Deba bailarako txirrindulariek. Nabarmentzekoa da, Edurne Ormaetxea aramaioarrak jubenil kategoriako lasterketan eskuratu zuen zazpigarren postua. Kadeteen lasterketan lehiatu zen Aroa Saez, eta 73. postuan sailkatu zen. Bere taldekide Ziortza Heredia 30. postuan sailkatu zen eta Maddi Oleagak eezin izan zuen proba amaitu, erori egin zelako. 

Espainiako Kopako hurrengo lasterketak Lizarran, Murtzian, Valentzian eta Leonen izango dituzte. Aurrez, baina, Lea Artibai txallengea eta Arabako itzulia korrituko dituzte Igamo Packaging taldeko txirrindulariek.