Ur-banagailuak banatuko ditu Udalak ostalarien artean

Barren 2024ko mar. 12a, 13:48

Elgoibarko Udalak ur-banagailu berrerabilgarriak banatuko ditu, debalde, herriko ostalarien artean. Interesa duten ostatariek izena eman beharko dute.

Udaletik jakinarazi dutenez, “Elgoibar Hobetzen” egitasmoaren baitan jarri dute martxan ur-banagailuak banatzeko ekimena. Ur-banagailu berrerabilgarrien aldeko apustua eginez, erabilera bakarreko plastikozko botilekiko mendekotasuna "nabarmen" murriztuko dela azaldu dute. Izena ematen duten ostalariek doan jasoko dituzte ur-banagailuak.