Anfibioak ezagutzeko irteera egingo dute martxoaren 1ean Izarraitzera

Barren 2024ko ots. 21a, 15:08

Morkaikok, Atxutxiamaikak eta Baso Biziak taldeak Anfibioak ikusteko irteera antolatu dute 'Gure natura ezagutzen' egitasmoaren barruan, Aranzadirekin elkarlanean. 

Martxoaren 1ean, izango da irteera, eta Ander Izagirre izango da ekimenaren gidaria. IMHko aparkalekuan elkartuko dira 19:30ean autoak antolatzeko, eta ondoren Izarraitz aldera joango dira, bertako anfibioak ezagutzeko. Ekintza 23:00ak aldera amaituko da. Jatekoa eta kopetako argia edo linterna eramatea gomenadu dute antolatzaileek. Irteera doakoa da, baina plazak mugatuak dira, eta izena eman behar da helbide honetan: https://labur.eus/GNE24